Athletic Clubek eta Oihane Valdezatek (2000-04-10) akordioa lortu dute Trapagako jokalariaren kontratua berritzeko. Erdilaria, orain arte filialaren fitxarekin, lehen taldeko jokalaria izatera pasa da 2023. urteko ekainera arte. Ane Azkona aurrelariaren eta Oihane Hernandez atzelariaren pausoak jarraituz, erdilari bizkaitarra jokalari zuri-gorria izango da hurrengo hiru denboraldietan.
Denboraldi honetan Iraia Iturregiren filialaren fitxa izan du jokalari bizkaitarrak baina Villacampak lehen taldera igo zuen, lehen taldearen dinamikan sartzeko eskatuz. Erdilariak lau partida jokatu zituen Reto Iberdrolan denboraldiko lehen hilabeteetan, baina lehenengo taldeko lesioen ondorioz, Oihanek bere aukera izan eta parte hartze handiagoa izan zuen gorengo mailan.
Valdezatek 21 partida ofizial jokatu ditu denboraldi honetan. Erreginaren kopan debutatu eta San Mamesen bere lehen partida jokatzeko aukera izan du. Aurten 8 partidatan hasierako hamaikakoan izan da. Lehen Mailan goleatzaile gisa ere estreinatu da. Partida haretan, Athleticek 1-4 irabazi zion Rayo Vallecanori hamargarren jardunaldian.
Urtebete baino ez da igaro 2019ko apirilean gorengo mailan debuta egin zuenetik, lehen bi norgehiagokak jokatu ostean. Bere altuera (1.80 zm) dela eta, bikain doa buruzko jokaldietan eta zelai erdian jokoa mantentzeko jokalari baliotsua da. Pauldarrak taldean hasi zen futbolean bigarren taldera iritsi aurretik. 20 urte bete berri dituen Oihane Valdezate, gaur egungo eta