Giza Eskubideen Zinemaldiak eta HEMEN elkarteak film laburrak online eskainiko dira

0

HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua, eta #DKEtxean programazioa barruan, zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean. Ondoren, solasaldia egongo da eta film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek hartuko dute parte.

Film laburrek giza eskubideak dituzte ardatz. Filmak,Donostia KulturarenYoutube kanaleanegongo dira ikusgai, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra arte. Solasaldia, aldiz, apirilaren 30ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean, HEMEN elkartearen Facebook orrialdean (@HemenHere). Zuzenean!

Bertan, aurkeztutako laburren sortzaile Amaia San Sebastián, María Aizpuru, Emily Lobsenz, Ainhoa Urgoitia, Nagore Eceiza eta Esti Urresola egongo dira. Moderatzaile lanak HEMENeko juntakide Tessa Andonegi aktoreak egingo ditu.

Bestetik, gogoratu duela aste batzuk kanal bat ireki zela Filmin online plataforman. Kanalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.