Barakaldoko alkateak COVID-19ak eragindako krisiaren lehen kontu-ematea egin du

0
Amaia del Campok Udalak alarma egoerari aurre egiteko eta krisiak kaltetutako familiei laguntzeko martxan jarritako 73 neurriak errepasatu ditu, baita hiriko merkataritza, ostalaritza eta autonomoak ere. «Bistan da, krisi honek, krisi ekonomikoarekin batera, premiak sortuko dituela familia barakaldarretan ez ezik gure merkatari, ostalari eta autonomoengan ere, eta Udalak egokitzen jarraitu beharko duela ahal duen neurrian laguntzeko», esan du Del Campok.

Udal bozeramaileen batzordea bildu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak  gaur goizean, eta bertan kontuak eman ditu bere gobernu taldeak martxoaren 14an alarma egoera ezarri zenetik egindako kudeaketari buruz. Egunero helarazi zaie informazioa  oposizioko alderdiei azken asteetan, eta gaur goizean Del Campok orain arte garatu diren 70 ekimen baino gehiago errepasatu ditu, koronabirusaren hedapena geldiarazteko, egoera okerrenean dauden familiei laguntzeko eta hiriko enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko. Kudeaketa horretan 5,5 milioi euro inguru inbertitu dira orain arte Covid-19aren osasun-krisiak hankaz gora jarri du mundua, harremanak izateko, herritarrei zerbitzuak eskaintzeko eta lan egiteko modua aldatuz.

Errege Dekretua baino hiru egun lehenago hasi ziren neurriak hartzen, apirilaren 11n, kirol eta kultur instalazioak itxiz. Gainera, Koronabirusaren Krisi Mahaia sortu zenHiriko funtsezko zerbitzuak ematen jarraitzea eta udal langileen segurtasuna bermatzea izan ziren alarma egoerari buruzko dekretuaren eta Gobernu zentralak ezarritako konfinamenduaren ondorengo lehen kezka.

Neurriak hiru multzo handitan sailka daitezke: zerbitzuak, gizarte- eta ekonomia-ekintzak eta aisialdi, kultura eta kiroleko neurriak.

Neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: kaleen garbiketa eta desinfekzioa indartzea; boluntario talde batekin maskarak egitea; familiei itzultzea gozatu ezin izan dituzten zerbitzuetan inbertitu duten zenbatekoa – Barakaldo Kirolak, kultura-ikastaroak, haur-eskolak, hiri-koloniak -; janari-txekeak sortzea diru-sarrerarik jasotzen ez duten familientzat; ISZn topalekua Gurutze Gorriari lagatzea Ezkerraldean ematen duten zerbitzuaren oinarrizko bulego gisa; Lasesarreko kiroldegian etxerik gabekoentzako espazio integral bat gaitzea; SIM txartelak gaitzea beren etxeetan ez dituzten ikasle barakaldarrei Internet doan eskaintzeko eta, horrela, on line prestakuntzarekin jarrai dezakeela bermatzeko, 700.000 euro baino gehiago bideratzea laguntzetan merkatari, ostalari eta autonomoentzat, besteak beste. Aisialdiaren esparruan, udal-zerbitzuek ahaleginak egin dituzte barakaldarrei etxetik erraz egin daitezkeen jarduerak eskaintzeko, hala nola kirol-ikastaroak, proposamen kulturalak, gazteentzako eta haurrentzako jarduerak eta Barakaldo Antzokiaren bidez egindako on line antzerkia.

Azken hilabetean hartutako erabakiak errepasatu ditu alkateak, Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileekin eta krisialdi honetan inplikatutako arloetako teknikariekin batera. «Orain arte 73 jarduera jarri ditugu martxan hainbat udal arlo eta erakundek egindako esku-hartzeekin lotuta, eta asko geratzen da egiteke», ziurtatu du. «Udalak orain arte ezarritako neurrien batura 5.493.000 eurokoa da. Argi dago osasun-krisi honek, krisi ekonomikoarekin batera, premiak sortuko dituela barakaldarren familietan, gure merkatari, ostalari eta autonomoengan, eta Udalak egokitzapenak egiten jarraitu beharko du, ahal dugun neurrian laguntzeko», adierazi du alkateak, eta barkamena eskatu du horrelako egoera berezi eta ezezagun batean erabakiak hartzerakoan egin diren akatsengatik. «Gure lehentasunak aldatu egin dira orain, eta horrek aurrekontua birplanteatzea ekarri du, pixka bat gehiago itxaron beharko duten proiektuak egongo direlako.

Orain, inoiz baino gehiago, gure lehentasuna barakaldarrak dira, okerren pasatzen ari direnak eta gure hiriaren suspertze ekonomikoa, eta hor egingo ditugu gure ahaleginak «, esan du Del Campok.Gainera, beste alderdi politiko batzuek egindako proposamenei dagokienez, alkateak esan du «serioak diren guztiak kontuan hartu eta aztertuko» direla, «Funtsean, guztiok helburu bera dugula uste baitut: Barakaldo eta gure bizilagunak. Denok egin behar dugu ekarpena eta lagundu, barakaldarrei lagundu ahal izateko «, azpimarratu du. «Erronka dugu inor atzean ez uztea, familiak, merkatariak, ostalariak, autonomoak… alegia, pertsonek eta jarduera ekonomikoak gure ahalegin eta lankidetza osoa behar dute».