Barakaldok elikadura eta etxebizitza ordaintzeko gizarte-laguntzak zabaldu ditu

0

Barakaldoko Udalak 3 milioi euro baino gehiago ditu aurten, gizarte-laguntzen bidez egoera okerrenean dauden familientzat.  Dekretu bat onartu berri du Mikel Antizarrek zuzentzen duen Gizarte Ekintza Arloak, gehieneko zenbateko berriak eta beste kontzeptu  bat indarrean jartzeko, barakaldarrek gizarte-laguntza horiek eskatzeko dituzten kasuistiken artean.

Coronavirusak eragindako osasun-krisiak lehen ondorio ekonomikoak utzi ditu dagoeneko; egoera berri horretara egokitu behar izan du Gizarte Ekintzako Arloak, barakaldarren familien eskaera berriei erantzuteko, batez ere etxebizitzaren ordainketari eta elikaduraren erosketari dagokienez.   Barakaldok 877.248 euroko ekarpen gehigarria jaso du Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Udalaren Gizarte Laguntzen partida osatzeko. Aurten, beraz,  3.098.308ra iritsiko da gizarte laguntzen partida.  «Egoera honek kasuistika eta kontzeptu ezberdinak aztertzera eraman gaitu eta, ondorioz, laguntzak ematea erabaki dugu, zailtasun handiagoak dituzten familia barakaldarrei ahalik eta laguntza handiena emateko», adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Berrikuspenean,  alokairua eta elikadura errazago ordaintzeko kontzeptua sortu da, eta urtean gehienez 4.000 euro emango zaizkie familiei.

Horrez gainera, etxebizitza bat erostearen ondorioz kreditua amortizatzeko hartutako interesek eragindako gastuetarako laguntzak handituko dira, hilean 180 eurotik 250 eurora igaroz; alegia,  2.160 euro jaso beharrean, 3.000 euro jasoko dituzte urtean kontzeptu horrengatik laguntza eskatzen duten familiek.