PRUEBA
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Osasun sailburu Nekane Murgarekin eta Gasteizko Alkate Gorka Urtaranekin batera, Grado Cero en Jundiz enpresa bisitatu du gaur goizean. Bisitan, Lehendakariak enpresako giza taldea eta azpiegitura bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du, eta eskerrak eman dizkie langileei egindako lanagatik.
Grado Cero hondeamakinen osagaiak egiten dituen enpresa da, eta, azken asteetan, zazpi makina erosi ditu Txinan, orduko 42.000 maskara egiteko.