Covid-19: segurtasunari buruzko ON-LINE saioak Urola Kostan

0

COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Urola Kostako Udal Elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesionalei bideratutako  segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko programa da.

Ekimenaren helburu nagusia da eskualdeko negozioetako profesionalei laguntza teknikoa eskaintzea; beti ere, segurtasuna bermatu eta protokoloak ezagutu eta bete ditzaten. Indarrean diren araudi eta protokoloak ezagutzeaz gain, partaideek sektoreka hartu beharreko neurrien berri izango dute: ikasiko dute  neurriak planifikatzen eta langile nahiz bezeroentzat konfiantzazko eremuak sortzen.