Lehendakariak 20 milioiko inbertsioa iragarri du Renove Programetan

0

Eusko Jaurlaritzak modu telematikoan bildu du gaur goizean Elkargoko Mahai Sozioekonomikoa19 Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren egoera eragile sozioekonomikoekin alderatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak koordinatu du. Hiru lurraldeetako foru aldundietako Ekonomia Sustatzeko diputatuek, enpresa-eragileek, Confebaskek, Adegik, Cebekek, SEAk, Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek, ASLEk, Mondragon Taldeak, Elkargi finantza-erakundeak, Euskadiko Langile Komisioa eta UGT sindikatuek parte hartu dute.

Beatriz Artolazabal, Pedro Azpiazu, Sonia Perez eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako sailburuak ere bileran izan dira.