Eusko Jaurlaritzak Euskadi osoak 3. Fasera aurrera egin dezala eskatu du

0

Estatuko 3. fasearen behin betiko baldintzak ezagutu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin aurrera egitea proposatu du

Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion atzo Osasun Ministerioari, Euskadik, oro har, deskonfinamenduaren «hirugarren fasera» aurrera egin dezan, Iñigo Urkullu Lehendakaria bera buru duen «Bizi Berri» planaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, «Euskadik baldintza guztiak betetzen ditu, bai asistentziaren aldetik, bai epidemiologiaren aldetik», eta, horregatik, fasez pasatzea eskatu du, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.

Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta Gallartako Meatzaldea Ekoetxean egin den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Osasun eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuek proposamenaren edukia azaldu dute.