Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Etxepare Euskal Institutuaren lau dirulaguntza deialdi argitaratu ditu gaur, eta eskaerak egiteko epea bihartik aurrera egongo da zabalik.
Deialdi horiek literatura itzulpenak egiteko, euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko, zinema eta literaturako bidaia poltsetarako eta arte azoketan parte hartzeko dirulaguntzak eskatzeko balioko dute.
Ekainaren erdialdean irekiko diren mugikortasunerako dirulaguntzekin batera, guztira 525.000 euro bideratuko ditu Institutuak aurten.