3. Fasea: Osasun-alarmari buruzko irizpideak Ertzaintzan eta udaltzaingoetan

0

OSASUN-ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN. HIRUGARREN FASEA.

10 BERRIKUSKETA 20/06/08.

1. MUGIKORTASUNA ETA JOAN-ETORRIAK
1.1. Mugikortasuna.
• • Mugigarritasun mugagabea, edozein jardueratarako, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen eta enklabeen artean (Villaverde eta Trebiñu).
• • EAEtik kanpo, Estatuko lurralde – probintzietarako, edozein fasetan daudela ere, joan-etorriak egin ahal izango dira, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan jasotako kausa justifikatuengatik. Arrazoi horiek honako hauek izango dira: osasun-arrazoiak, lan- edo enpresa-arrazoiak, familiaren bizilekura itzultzekoak, adinekoak, mendekoak edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzea, ezinbesteko kausak edo premia-egoerak, edo antzeko beste edozein arrazoi. Nolanahi ere, edozein desplazamendutan, osasun-agintariek emandako jarraibideak eta gomendioak errespetatu beharko dira.
• • 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan, 10:00etatik 12:00ak arteko eta 19:00etatik 20:00ak arteko ordu tarteetan.

1.2. Erabilera publikoko espazioetan maskarak erabiltzeko betebeharra.
Sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea, ahal dela higienikoak eta kirurgikoak, sei (6) urtetik gorako pertsonentzat.
Pantaila babesleak ez dira maskaratzat hartzen.
Maskara, nahitaez erabili beharko da bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi (2) metrokoa izatea.
Ez zaie esijitzen, arnasketa zailtasunen bat duten pertsonei, osasun-arrazoi justifikatuengatik maskara erabiltzea kontraindikatuta daukatenei, ez-ta desgaitasun-egoeragatik edo mendekotasun-egoeragatik kontraindikatuta daukatenei ere, edo maskararen erabilerarekin kontraesanekoak diren portaerak izan ditzazketen pertsonei; eta ez da maskara erabiltzea eskatuko bateraezinak diren jarduerak egiterakoan ere (adibidez, elikagaiak eta edariak hartzea, korrika egitea eta txirrindularitza egitea, etab.); ez-ta ezinbesteko arrazoiengatik edo premia-egoeragatik, maskara erabiltzea ezinezkoa denean ere.

2. GARRAIOA ETA IBILGAILUEN OKUPAZIO-BALDINTZAK

2.1. Garraioa.
• • Bidaiarien lurreko garraioan, trenez edo errepidez egiten denean, eta garraio hori erabat EAEren lurralde-eremuan egiten denean, maiztasunak eta edukierak %-ko 100ean berreskuratu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da ibilbide osoan maskara erabiltzea, pertsonek beren artean gutxienez 2 metroko distantzia fisikoa mantentzen saiatuz.

• • Motozikletak, ziklomotorrak eta L kategoriako ibilgailuak: bi (2) bidaiari doazenean, derrigorrezkoa izango da maskara edo kasko integrala erabiltzea, bidaiariak etxe berean bizi ez direnean; gainera eskularruak eraman beharko dituzte. Motozikletetan, babes-eskularruak onartzen dira.

3. MERKATARITZA-, HEZKUNTZA-, GIZARTE- EDO ANTZEKO JARDUERAK
3.1. Merkataritza- eta gizarte- jarduerak:
• • Familia- eta gizarte-bilerak: 20 pertsona gehienez. Etxebizitzetan, lokal pribatuetan edo espazio irekietan. Pertsonen arteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango da.
• • Saltokiak eta merkataritza-guneak: % 60ko edukiera, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.
• • Merkatuak, nekazaritza-azokak eta azoka txikiak: % 60ko gehieneko edukiera. Udalek salmenta-postuen arteko aldeak eta merkatu-eremua mugatzeko baldintzak ezarri beharko dituzte, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko segurtasuna eta distantzia bermatzeko.
• • Tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta txokoak: edukiera-muga gainditu gabe, 2 metroko distantzia gordez barruko eta terrazetako mahaien artean. Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea utziz bezeroen edo bezero-taldeen artean.
• • Hotelak, ostatu turistikoak eta kanpinak: % 60ko edukiera, eremu komunetan babes-arauak eta pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatuz.
• • Kasinoak, joko-establezimenduak, jolas-aretoak eta apustu-lokalak: %50eko edukiera mugatua, makinen artean 2 metroko tartea utzita.
• • Gaueko aisialdiko diskotekak eta tabernak. Ezin dira ireki.
• • Hileta-beilatokiak, zeremonia zibilak eta erlijiosoak: 50 pertsona aire zabalean eta 25 pertsona espazio itxietan.
• • Kultu-lekuak: edukieraren % 75a.
• • Ezkontza-zeremoniak: edukieraren % 75a gehienez (espazio irekietan edo itxietan). Gehienez 150 pertsona aire zabalean edo 75 espazio itxietan.
• • Kongresuak, topaketak, negozio-bilerak, hitzaldiak eta ekitaldiak: 80 parte-hartzaile gehienez.
• • Hautaketa-, prestakuntza- edo hezkuntza-prozesuekin lotutako azterketak eta probak egiteko feria-esparruak: espazio diafanoetan eremu edo areto bakoitzerako, gehienez ere, % 60ko edukiera, pertsonen arteko babes-arauak eta gutxienez 2 metroko distantzia fisikoa errespetatuz.

3.2. Kontziliazioa eta aisialdiko jarduerak:
• • 0 eta 3 urte bitarteko haurtzaindegiak eta haur-eskolak: edukieraren % 60ko muga.
• • Haur eta gazteentzako eguneko aisialdi-jarduerak: edukieraren % 60a eta, gehienez, 80 pertsona barruko espazioetan, eta % 60 edukiera eta 200 pertsona gehienez espazio irekietan (begiraleak
4. AISIA, KIROLA ETA KULTURA-JARDUERAK

• 4.1. Hondartzak: Aisialdiko bainuak baimentzen dira. Eguzkia modu estatikoan hartzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak eta irizpideak hartuko dira aintzat, bai eta hondartza edo areatza antolatzeko ardura duen udalerri bakoitzak ezarritako araudia ere.
• 4.2. Berdeguneetan kokatutako aisialdi- eta atseden-guneak, erretegiak, parrillak eta mahaiak dituzten lekuak: Administrazio eskudunak ezarriko ditu sarbide-mugak, edukiera eta horrelako instalazioetarako beste erabilera-murrizketa batzuk, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendioen eta irizpideen arabera.
• 4.3. Liburutegiak: Maileguak egiteko, irakurtzeko eta ikasteko, edukieraren % 60a errespetatuz.
• 4.4. Museoak eta erakusketa aretoak: edukieraren % 60a.
• 4.5. Zinetokiak, antzokiak, auditorioak, karpadun zirkuak eta kultur ikuskizunetara bideratutako establezimenduak: butaka aurrez izendatua eta % 60ko aforoa.
• 4.6. Kultur jarduerak leku itxietan: % 60ko edukiera, eta gehienez 80 pertsona, butaka aldez aurretik izendatua.
• 4.7. Ikuskizun eta ekitaldia aire librean: % 60ko aforoa, gehienez ere 1.000 pertsona, aldez aurretik izendatutako eserlekua eta bi (2) metroko aldearekin.
• 4.8. Turismo aktiboa eta natura eta jarduera fisikoa: 30 pertsona gehienez, eta pertsonen arteko 2 metroko distantzia fisikoa errespetatuz.
• 4.9. Kirol-instalazioak, igerilekuak barne: % 60ko edukiera. Aldagelak eta dutxak erabil daitezke.
• 4.10. Kirolarien arteko elkarrekintzarekin, taldeko entrenamenduak egin daitezke arrauneko, banku finkoko eta pilotako kirol-modalitateetan, eta disziplina ezberdinetan.
•  Objektu pertsonalak, esku-oihalak, etzaulkiak eta antzeko elementuak beste erabiltzaile batzuekiko bi (2) metroko segurtasun-perimetroa bermatzeko moduan kokatuko dira, elkarrekin bizi diren bainularien kasuan izan ezik.
Udalek mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetarako sarbidean, edukieran, aparkalekuan eta beste erabilera-murrizketa batzuetan.