Irakaskuntza araututik kanpo geratzen diren trebakuntzarik gabeko gazteentzako prestakuntza-ekintzen eskaintza handitu du Lanbidek

0

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio; haren bidez, erakunde autonomoak trebakuntza gutxi duten gazte langabeen gizarte- eta lan-aktibaziorako prestakuntza-ekintzak egiteko 2020-2022 aldirako dirulaguntzen deialdia onetsi du.

Programa hau gizarte-kalteberatasuneko egoeran bizi diren gazteen kolektiboari zuzentzen zaio; enplegurako prestakuntzarekin zerikusia duten prestakuntza-aukerak eragiten ditu, eta, hala, honako ezaugarri hauek betetzen dituzten 16 eta 25 urte bitarteko pertsonek lan-mundura trantsizio arrakastatsua izateko bide ematen du: DBH amaitu ez izana eta, hainbat motibo tarteko, oinarrizko gaitasunik ez dutelako enplegurako prestakuntzarekin jarraitzeko sarbiderik ez izatea eta honako kolektibo-mota honen profilari erantzutea:

  • Lehen edo bigarren hezkuntzako etapetan zenbait aldiz errepikatu dutenak eta, Oinarrizko LHn matrikulatzeko adina gainditzeagatik, dagoeneko prestakuntza-bide horretan sarbide ez dutenak.
  • 16 urte baino gehiago beteta heldu diren eta, beraz, Bigarren Hezkuntzan eskolatu ez dituzten gazte atzerritarrak, 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jotzeko eskakizunak betetzen ez dituztenak.
  • Oinarrizko LH hasi eta bertan behera utzi duten eta, itzuli nahi dutenean, dagoeneko berriro hasi ezin direnak, beren prestakuntza-ibilbide arautua aldi baterako eten delako; horrek ez die aukerarik ematen beren enplegagarritasuna areagotzeko prestakuntza jasotzeko.

Plaza gehiago

Aurreko deialdietan (2018-2020 eta 2019-2020), programatutako hamahiru prestakuntza-ibilbideetan egon diren plaza guztiak bete dira, eta 195 ikasle egon dira ikasturte bakoitzean. Oraingoan, beste ibilbide bat gehiago dago. Guztira, 14 dira, eta bakoitzean 15 ikasle daude: zortzi Bizkaiko lurraldean, lau Gipuzkoakoan eta bi Arabakoan. Beraz, 210 gazteren prestakuntza aurreikusten da; hala, aurreko deialdien aldean onuradunen zifra osoa areagotu egingo da.

Ekintza horren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuak oinarrizko gaitasunetan, gaitasun sozio-pertsonaletan, gaitasun digitaletan eta oinarrizko mailako gaitasun tekniko profesionaletan oinarritzen diren prestakuntza-ibilbideak sortuko dituzten prestakuntza-proiektuak finantzatuko ditu, hartzaileen garapen pertsonalari eta gizarteratzeari eta laneratzeari bide emateko, bai eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jotzeko aukerari ere, egiaztagiri horiek euskal lan-merkatuan lan-irteera onak dituzten lanbideak betetzeko gaitasuna ematen baitute.

Prestakuntza-ibilbide horiek 900 eta 950 orduko prestakuntzako bi bloketan banatzen dira, hurrenez hurren, eta honako hauek dituzte:

  • mailako profesionaltasun-egiaztagirien aurreko prestakuntza
  • mailako profesionaltasun-egiaztagiriak
  • Beste prestakuntza-modulu partzial egiaztagarri batzuk
  • Aurretik aipatutako espezialitateen egiaztapena bermatzen duten lan-zentroetako prestakuntza
  • Zeharkako oinarrizko gaitasunei lotutako oinarrizko prestakuntza.

Horretarako, Lanbidek 1.612.500 euro bideratuko ditu.

Deialdi honen bidez, 2017-2020 aldirako Espainiako Enplegu Estrategiaren 2. ardatzean ezartzen diren egitura-helburuak lortzen laguntzen da; izan ere, lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboei zuzendutako prestakuntza-eskaintza sustatzen da. Deialdi honen bidez, halaber, kalteberatasun handieneko egoeran dauden gazteek lanbide-heziketarako sarbide izateko bide emateko ideia ere bultzatzen da; horretarako, gazte horiek enplegura igaro daitezen sustatzen da, kontuan hartuta hura dela 2017-2021 aldirako Euskadiko Gizarteratze Planaren jomuga. Planean ezartzen da lanerako eskubidea baliatzeko ezintasuna edo ezgaitasuna pertsonak gizarte-bazterketako egoerara daramatzaten gabezia handiena dela.