Istora ibaiaren 100 metro leheneratu ditu URAk Haranako Aldan

0

URAk Istora ibaiaren 100 metro leheneratu ditu Aldatik igarotzean, Haranan,  tarte hori naturalizatzeko, sekzio hidraulikoa handitzeko, ibilgutik erabiltzen ez ziren saneamendu-azpiegitura zaharkituak kentzeko eta ibaiertzetan tokiko landaredia berreskuratzeko. Jarduketa Santa Zezilia kaleko zubitik ibaian behera egin da, eta 43.620 €-ko inbertsioa izan du.

Jardun den ibai-tartea antzinako harlangaitzezko hormek bideratutako tarte bat da. Santa Zezilia zubitik behera, higaduraren ondorioz, lur-jausiak ikusi ziren bi erriberetan, zati batean horma bertikalekin estaliak.

Beraz, horiek lehengoratzea erabaki da, luiziak egonkortuz eta hormigoizko eta harlangaitzezko horma bertikalen ordez erribera etzanak jarriz, bioingeniaritzako teknikak erabiliz. Era berean, sekzioa zabaldu egin da, korronteak eskuinaldean duen higadura-ahalmena murrizteko, eta terraza txiki moduko bat sortu da ur gutxien ibilguaren gainetik, ur asko jariatzen duenean beteko dena.

Lanen barruan, erabili gabeko bi hobi septiko eraitsi eta kendu dira: ibaiertzeko lurzoruan eragin kaltegarria sortzen baitzuten eta ibilguaren sekzioa mugatzen zuten-eta. Ibaiertzak eta inguruko zortasun-eremua lehengoratzeko eta landareztatzeko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak landatu dira.

Aldako Administrazio Batzarrak kendu ditu jarduketatik erauzitako hondakinak, eta baimendutako zabortegian kudeatu ditu.