Bi atxilotu Bilboko merkataritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik

0
PRUEBA

Ertzainek 22 eta 24 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, indarra erabiliz merkataritza-establezimendu batean lapurreta egitea leporatuta.

Goizaldeko ordu biak aldera, Bilbon herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek jakin du bi pertsona ustez lapurretan ari zirela Abando auzoko merkataritza-establezimendu batean. Patruila bertara zihoanean, inguruko kale batean ikusi ditu berriemaileak emandako ezaugarri fisikoen antzekoak zituzten eta une horretan bihurkin batekin metalezko kaxa bat ireki nahian ari ziren bi gizonezko.

Susmagarriak identifikatu ondoren, agenteek egiaztatu ahal izan dute metalezko kaxa kutxa erregistratzaile batekoa zela eta, atea behartu ondoren, adierazitako establezimendutik lapurtu berri zutela. Beharrezko frogaketak egin ondoren, bi gazteak atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dituzte. Arrastatuak epailearen aurrera eramango dituzte beharrezko eginbideak amaitzean.