Barnetegiek ere online modalitatea hautatu dute

0

Urtero barnetegiak antolatu ohi dira atzerriko ikasleek euskara ikas dezaten. Institutuak munduan zeharreko unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultur irakurletza sareko ikasleek Zornotzako Aurten Bai barnetegian egonaldia egiteko aukera dute. Nazioarteko Euskal Etxeetako euskara eskolak kudeatzen dituen Euskara Munduan programaren bitartez, bestalde, Argentinan ere barnetegiak antolatzen dira urtero. Barnetegi horiek, COVID19 pandemiak kolpatutako urte honetan, online modalitatean aurrera ateratzeko modua aurkitu dute.