Barakaldok e-commerce plataforma propioa martxan jarri du

0

Barakaldoko Udalak e-commerce plataforma bat abian jarriko duela iragarri du, udalerriko merkataritza-establezimenduek beren produktuak eta zerbitzuak Internet bidez saltzeko aukera izan dezaten.

«Ekimnen honen bidez, gure saltokiak digitalizazio arloan zuten premiari erantzuna ematen diogu, pairatutako osasun-krisiak agerian utzi duen bezala», adierazi du Amaia de Campo alkateak. «Zoritxarrez, online saltzeko aukerarik izan ez duten negozioek kalte ekonomiko handiagoa jasan dute, eta hau egoera hori sahiesteko modu bat da».

E-commerce plataforma propio bat sortzea Inguralderen eta ACEren arteko lankidetza-proiektu baten emaitza da. Plataforma hori lehendik ere lantzen zen, baina orain behin betiko sustatu da, osasun-krisiaren inpaktuaren aurrean.

Barakaldoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sarearen errealitatearekin eta beharrekin bat datorren plataforma bat lortzeko lan egingo da. Sektorearen erabilgarritasunean erraza eta eskuragarria izango den plataforma, eta bere funtzionamendurako funtsezkoak diren alderdietan oso aurreratua, hala nola; ordainketa-pasabidean edo saldu ondorengo arreta-zerbitzuan, eguneroko kudeaketa erraztuko duten call-center propioarekin.

Bestalde, Ana Morgadok gogorarazi du ekimen honekin tokiko eskaintzaren potentziala erakustea lortzen dela, «Barakaldoko negozio guztiak toki beretik sartzea errazten duen online merkataritza-gune baten bidez».