Barakaldon geratutako azken sexu-esplotazio kasua gaitzetsi du Udalak

0

Barakaldoko Udalak gaitzespena adierazi nahi du hirian gertatutako azken sexu-esplotazioaren aurrean. Bost pertsona atxilotu eta lau emakume askatu ditu Ertzaintzak Nerbioi kalean, zurien salerosketaren aurkako operazio batean. Emakume Arloak Informazio Batzordea bildu du, erasoen aurkako mahaia bertara deituta eta adierazpen instituzionala adostu du Udaleko talde politikoetako bozeramaileekin batera. Emakume Arloak, gainera, bere baliabideak eskaini dizkie operazio honetan liberatutako emakumeei.