PRUEBA
Covid-19aren krisia dela eta merkataritzari eta ostalaritzari emango zaizkien diru laguntza zuzenen bigarren fasea eskatzeko epea ireki du Barakaldok. Bigarren fase horrek apirilaren 12tik ekainaren 19ra bitarteko epea jasoko du. Neurria, Alarma Egoeraren azkena izango den luzapena onetsi ondoren hartu da.
Bigarren fase horretan, Inguraldek emandako laguntzen lehen fasearen azken eguna izan zen apirilaren 12tik aurrera Alarma Egoerak izan dituen luzapenak bildu dira, laguntza eskarien aurkezpenak, izapidetzeak eta ordainketak eskari bakarrean azkartzeko eta errazteko. Horrela, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa sustatu da, pertsona eta enpresa onuradunentzako tramiteen sinplifikazioa barne hartuta.