Atseden-guneetan barbakoak egiteko debekua kendu du Barakaldoko Hiritarren Segurtasun Arloak

0

Barakaldoko aisialdi guneetan barbakoen zigilua eta barbakoa eramangarriak erabiltzeko debekua kendu egin dute. Neurri honek hiriko mota honetako bi eremuei eragiten die batez ere: Tellaetxe parkeari eta Argalario mendiari.

Hala ere, asteburuan toki horietara joango diren herritarrei Madrazok gogorarazi nahi die koronabirusak ez kutsatzeko beharrezko segurtasun neurriak errespetatu behar dituztela: elkarrengandik urruntzea, maskarak erabiltzea, jendetzak saihestea.

«Birusa oraindik ere gure artean dago, eta osasun agintarien gomendioei jarraitu behar diegu, denok egin dugun ahaleginaren ostean berragerpenak saihesteko», ohartarazi du Angel Madrazok.

Udaltzaingoa adi egongo da indarrean dauden arauak betearazteko, osasun-krisialdiaren faserik gogorrena gainditu ondoren. Eta barbakoen eremuetan ez ezik, jendetza egon daitekeen beste leku batzuetan ere egingo du: pasealekuetan, parkeetan, ‘botelloia’ egiten den lekuetan, terrazetan eta ostalaritza-lokaletan.

Ostalaritzako establezimenduei dagokienez, Bizkaia deseskalatzearen III. fasean sartu zenetik eskumena duen agintaritzak ¿ Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ¿ ezarri du «diskotekek eta gaueko aisialdirako lokalek» gehienez % 60ko edukiera dutela eta mahaiak eta aulkiak jar ditzaketela dantza-pistetan.

Aldiz, Eusko Jaurlaritzak ez du terrazen jarduera arautzen, eta, beraz, indarrean jarraitzen dute soilik udal-ordenantzetan jasotako arauek (ordutegiak, okupazio-azalera), joan den ekainaren 8an hasitako deseskalatzearen III. fasean sartu zenetik gertatu den bezala.