Arrozak Gehituz ekimenaren zazpigarren edizioa ospatuko da

0

Arrozak Gehituz ekimenaren zazpigarren edizioa modu birtualean antolatzea erabaki du Sumando-Gehituz Barakaldoko Etorkinen Elkarteen Federazioak, osasun-krisialdian jai-jarduerak bertan behera geratu, eta jendetzak saihesteko neurriak hartu direlako. Hori bai, hasieran aurreikusitako data errespetatuko da: uztailaren 18ko bazkalordua.

2014an bultzatutako Arrozak Gehituz ekimenaren helburua etorkinen elkarteek euren jatorriko herrialdeko arroz tipikoa prestatzea da. «Arroza nazioartekoa da, eta leku bakoitzean desberdin prestatzen dute. Arrozak Gehituz gure bizilagunen artean dagoen kultur aniztasunarekin konektatzeko modu atsegin eta erraza da», azaldu du Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok.

Oraingoan, elkarte, talde, kuadrilla eta familia bakoitzak sare sozialetan argazkiak eta bideoak parteka ditzala bultzatu nahi dugu, #ArrozakGehituz eta #SumandoArroces etiketekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat federazioaren helbidera: gehituz.plataforma@gmail.com

Antolakuntzaren helburua da urtero ekimenean aurrez aurre parte hartzen duten 400 pertsona baino gehiago modu birtualean biltzea. Oraingoan, Arrozak Gehituz ekimenarekin batera antolatuko diren musika emanaldiak sare sozialen bidez egin ahal izango dira.

2019an, Sumando-Gehituz osatzen zuten etorkinen zortzi elkarteei gizarte-arloari lotutako beste zazpi toki-erakunde gehitu zitzaizkien.