Eusko Jaurlaritzak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko gazte-ekipamenduen sarea toki-eremuan sustatzeko diru-laguntzak ematea arautzeko eta deitzeko agindua onetsi du. Guztira, 290.000 euro bideratuko dira toki-eremuan gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetzeko laguntzetara.
Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetara bideratuko dira.
2019an dirulaguntza hauek jaso zituzten udalerriak hauek izan ziren: Anoeta, Arraia-Maeztu, Asparrena, Campezo/Kanpezu, Idiazabal, Izurtza, Labastida/Bastida, Lekeitio, Markina-Xemein, Orexa, Ribera Baja/Erribera Beitia, Agurain/Salvatierra, Segura eta Zarautz.