Astelehenetik honetatik aurrera, COVID-19aren ondoriozko egoeraren ondoren zerbitzua hobetzeko duen plana ezartzen jarraitu du Dbusek. Horretarako, orain arte kenduta zeuden lineak martxan jarri ditu eta beste linea askoren maiztasuna hobetu du, datozen egunetan erabiltzaileen %99k Dbuseko sarearekin garraio publikoa eduki dezan.
Eskariaren arabera aldatzen da eskaintza, eta horregatik ari da igoera progresiboa izaten.