“Kirol Ekintzak 20/21” ikastaroetan aurretiko izen-ematea ireki da

0

Donostiako Udalak datorren ikasturterako antolatu duen “Kirol Ekintzak 20/21” Kirol Jardueren Kanpainak 20.000 plaza baino gehiago eskainiko ditu..

Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute ekainaren 24tik 30era. Uztailaren 8an egingo da zozketa bidez esleituko dira plazak. Aurretiko izen-ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez aurkeztea gomendatzen da, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta plazak eskaintzen dituzten hainbat kiroldegitan ere aurkez daitezke.

Ohiko ikastaro-eskaintza horretaz gain, Donostia Kirolak Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzuari eusten dio. Sistema malgua da, eta pertsona bakoitzak bere kirol jarduera planifikatu dezake instalazioa eta jarduera aukeratuz, baita egin nahi den saio bakoitzaren eguna eta ardua ere. Hileko kuota bat aukeratu daiteke, edo etengabe eguneratzen den programazio zabal bateko saio solteak erreserbatu.