Ez da jada azeri-buztan espezie inbaditzailerik hauteman Lopidanan 2018. urtearen amaieran atzemandako fokuan, URAk azken urtean egindako desagerrarazte-lanen ondoren. Espezie hori aintzira txiki batean aurkitu zen (Gasteizko akuifero kuaternarioa irteten den puntu batean), Lopidanako herrigunetik gertu, eta Zadorra ibaiaren eskuineko ibaiadarra da.
Espeziea jada ez dagoela egiaztatu bada ere, desagerrarazitzat jo baino lehen, berragerraldirik ez dagoela egiaztatzeko aldia igaro arte itxaron behar da; beraz, ikuskatzeek aurrera jarraitu behar dute, espezie hori desagerrarazi dela egiaztatu arte. Izan ere, flora inbaditzaileko espezieak kontrolatzeko zereginak geldialdi begetatibo bat baino gehiago luzatu behar dira, eta, horretarako, beren beregi espezie bakoitzari egokitutako teknikak erabili behar dira.
Lopidanako fokua bizilagun batek atzeman zuen, eta zonaldeko ibai-ikuskariari jakinarazi zion planta berri bat zegoela, nekazariek ura hartzen duten putzuan. Azeri-buztanak lentejuela botatzen zuen eta abiadura handian ugaltzen zen. Hasierako foku horrek 120 m2 inguruko azalera izan zuen, eta ale horiek 0,5 eta 1,0 m arteko sakoneran aurkitu ziren, korronte oso txikikoak eremu batean.
Errotik kentzeko lanak 2019ko otsailean hasi ziren, errekaren ur-mailak lana oinez egitea ahalbidetu bezain laster. Horretarako, metodo mekanikoak (landarea zatikatzeko eta hedatzea errazteko arriskuagatik) edo kimikoak (ekosistema urtarra delako) baztertu ziren, eta eskuzko metodoak aukeratu ziren, eragindako eremuan landarea jutezko mantaz estaltzea (manta biodegradagarria da), argia pasatzea eragozteko eta landarearen zapaltzea errazteko.
Ordutik, jarduketa berrikusten eta jarraipena egiten aritu dira, haren emaitza ezagutzeko, eta bereziki berriro ez erreproduzitzeko ahaleginak egin dira.
Myriophyllum aquaticum Hegoamerikako landaredia urtar exotiko inbaditzaile bat da; Amazonas arrokoa hain zuzen ere. Ur gezetan (laku, urmael, ubide, korronte mantsoko ibaietan…) bizi den errizomadun landare iraunkorra da, eta sakonera gutxiko uretan errotzen da. Zutoin eta hostoak, zati batean, urpean dira; eta bestea, uretik kanpo (15 eta 40 cm arteko altuerarainokoak).
Mundu zabalean zehar bertakotu da han-hemenka; beren beregi, klima samurretako eremutan, tropiko eta azpitropikoen latitudeetan. XIX mendean ipar Amerikan sartu zen, eta gerora, munduan zehar ibiltari dihardu. Europan toki hartu du Austrian, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan, Holandan, Portugalen eta Espainian (Pontevedran baino ez bada haren berririk izan ere).
M.aquaticum-a tokiko landareak tokiz aldarazten dituzten tapiz dentsoak sortzeko gai da. Hedatzeko bide nagusia apaintzeko landaredi legez erabiltzea da; batez ere, etxeko akuarioetan. Kontrol oso zaileko espeziea da; izan ere, errizoma bera errotik erauzi behar da, baina hausteko joera du, eta substratuan erantsita lurperatu daiteke; alegia, landak berriro goruntz egin dezake.
Arrazoi horiek guztiengatik, Espainiako Espezie exotiko inbaditzaileen katalogoan (630/2013 ED) sartu da; baita Europar Batasunean kezka sortzen duten espezie arrotz inbaditzaileen zerrendan ere (2016/1141eko Batzordearen Aplikazio Araudia, uztailaren 13koa, Batasunarentzat kezka sortzen duten espezie arrotz inbaditzaileen zerrenda onartzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren EB1143/2014 Erreglamenduan arabera).
Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.