Barakaldoko Garapen Jasangarriko kudeaketaren balantzea

0

Alba Delgadok, Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko zinegotziak, arloak egindako berri eman zuen joan den astean. Zinegotziak udal talde politiko guztiei azaldu zien zein egoeratan dauden proiektuak eta zerbitzuak, eta alderdi horien galderei erantzun zien.

Delgadok jakinarazi zuenez, covid-19k eragindako osasun-krisiak zenbait ekimen garrantzitsuri eragingo die, hala nola Agenda 2030 ekimenari edo Barakaldoko klima-aldaketari buruzko diagnostikoari, eta orain gizarte-egoera berrira egokitzen ari dira.

«‘Normaltasun berri’ honetara egokitu behar dugu, baita covid-19aren ondorio sozial eta ekonomikoetara ere. Baina, era berean, lanean jarraitu behar dugu klimaren larrialdi honetatik irteteko, Barakaldo herri berde eta jasangarri bihurtuz. Osasuna, ekonomia eta gizartea berreskuratzeak, gainera, ingurumena berreskuratzea ekarri behar du», adierazi du Alba Delgadok, eta Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturalaren Arloko langileak egiten ari diren ahalegin handia eskertu du.

Pandemiarekin, lan-karga nabarmen handitu duen zerbitzuetako bat sanitarioa da, eta hori ere departamentu honen mende dago. Horrela, dispositibo bereziak ezarri dira covid-19aren prebentzio-neurriak betetzeko leku publikoetan, hala nola azoka txikietan.

Azken hilabeteotan indartutako zerbitzu eta ekimenen artean, Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela nabarmentzen da, aurrez aurreko eta online dibulgazio-jarduerekin, bai eta birziklatzeari buruzko kontzientziazio-kanpainekin ere. Hala ere, Arloak ez du ahaztu jarduera-lizentziak eta ingurumena zaintzeko lizentziak emateko ohiko lana, hala nola kontrolik gabeko isurketak edo lurzoru kutsatuak kontrolatzea.  Horrela, Tellaetxeko zabortegi zaharraren kasua aipatu behar da, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan zaintza intentsiboa egin baita.