Martxan jarri ditu Barakaldo Kirolak-ek Lasesarre Kiroldegiko pabiloiko zorua berritzeko lanak. 2004an eraikitako instalazioan hiriko kirol talde ugarik jokatu eta entrenatzen du, eta dagoeneko oso narriatua zegoen. Inbertsioa 46.400 eurokoa izan da.
Kirol instalazioak usu erabiltzen dira urte osoan. «Horregatik zegoen zorua oso higatua, eta prest jarri beharra zegoen, azken urteotan Eskubaloiko Erreginaren Koparen gisako topaketa garrantzitsuak izan baitira», azaldu du Barakaldo Kirolak-eko presidente Iñigo Asensiok.
Obra ekainean hasi zen, zorua leunduz. Ondoren, pabiloian garatzen diren kirol-modalitateetarako beharrezkoak diren joko-lerroak margotu eta bernizatu dira. Zehazki, obraren kostua 46.390,39 eurokoa da. 45 egun iraun du esku-hartzeak. Une honetan pintatze-lanak amaitzen ari dira.
«Lehiaketa ofizialak berriz hasten direnean, prest egongo gara gure instalazioetan kalitatezko kirola hartzeko «, esan du Asensiok.