Berrogei urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizean Zarautzen, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Arrastatuak bi bat kilo marihuana eta kilo erdi haxix zeramatzan autoan.
Atzo, asteazkena, goizeko hamaikak aldera, Zarautzen patruilatzen ari zen Ertzaintzaren baliabide batek hiru auto ikusi zituen Mitxelena kaleko parkinean aparkatuta, eta horietako gidariak susmagarriak iruditu zitzaizkien agenteei. Hiru gidariak identifikatu egin zituzten, beraz, eta prebentziozko miaketan marihuana zuen poltsatxo bat eta 400 bat euro aurkitu zizkioten haietako bati. Autoaren atzeko aldean zegoen kirol-poltsa batean beste pare bat kilo marihuana eta kilo erdi haxix aurkitu zituzten.
Horren aurrean, ertzainek atxilotu egin zuten susmagarria, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, eta polizia-egoitzan beharrezko izapideak egin ondoren, gaur goizean eraman dute Epaitegira.