Azken datuak ikusirik, Osasun Sailak eta Osakidetzak beharrezkotzat jo dute prebentziozko eta behin-behineko neurri gisa, zenbait murrizketa hartzea Euskadiko zentro soziosanitarioetan.
Horrela, 3 Foru Aldundiek, osasun-agintarien gomendioei jarraituz, prebentzio-neurri batzuk jarriko dituzte abian: egoiliarren irteerak murriztuko dira, baina bisitak jaso ahal izango dituzte, nahiz eta mugatuta egongo diren. Halaber, eguneko zentroak itxi egingo dira. Gainera, Eudelekin batera, udalekuak aldi baterako ixtea erabaki da.
Neurri horiek prebentziozkoak dira, eta datozen egunetan berrikusiko dira, Osasuneko sailburuak adierazi duen bezala.
Nekane Murga Osasun Sailburuak gaur gogorarazi du maskara jendearekin elkartu gaitezkeen edozein espaziotan erabiltzeko betebeharra dagoela, bai bide publikoan, bai leku itxietan. Derrigorra da, era berean, egoki erabiltzea; alegia, sudur-trenkadatik kokotseraino estali behar du.
Gainera, azkenik, Osakidetza abian jartzen ari den prebentzioko esku-hartzeak kontsultatzeko kanal ofizialak erabiltzeko dei egin du, zurrumurruak zabaldu ez daitezen.