Komisario Berriak ekimenaren baitan babestuko diren proiektuak

0
PRUEBA

Komisario Berriak 2020 proiektuak aurtengo edizioan babestuko diren hiru proiektuak argitaratu ditu komisarioaren praktika garatzeko eta artearen munduko profesional berrien sorkuntza eta finkapena bultzatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Azkuna Zentroak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak bultzatutako ekimen honek honako proposamen hauek babestuko ditu: ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan’, Iñigo Gomezek, Itziar Gutierrezek eta Ane Lekuonak aurkeztua; #ÁGORA / CEMENTO / CODÍGO,  Arteriak-ek proposatua (MawatreS eta Andrea Estankona); eta ‘Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)’, Mario Ortiz Paniegorena.

Proiektuan parte hartzen duen zentro bakoitzak lan-ildo bereizi bat proposatu du, eta zentroak arduratu dira beken deialdia modu koordinatuan kudeatzeaz. Deialdia komisarioari lotutako ibilbidea duten pertsona fisikoei zuzenduta egon da: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.