Beatriz Artolazabal: “Belaunaldien erreleboa, gizarte-eraberritzea, migrazio-fluxua, zahartzea, enplegu-politikak, iraupen luzeko zaintzak eta integrazioa kudeatuko dituen ikuspegi zabala behar da”

0

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, Konferentzia Sektorialean honako hau nabarmendu du: “Europako zenbait eskualdek bizi duten despopulazioaren barruan, belaunaldien erreleboa, gizarte-eraberritzea, migrazio-fluxua, gizartearen zahartzea, enplegu-politikak, iraupen luzeko zaintzak eta gizarte-integrazioa kudeatuko dituen ikuspegi zabala behar da”.

Artolazabalek autonomia- eta ministerio-ordezkariei gogorarazi die Euskadik EBko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Ministroen Kontseiluan -Epsco- autonomia-erkidegoak ordezkatu dituela urteko lehen seihilekoan, eta honako hau esan du: “guk eginiko proposamen erkide batek erronka demografikoari egiten dio erreferentzia, autonomiek nabarmen landu eta partekatu dutena”.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa, gaur goizean, telematikoki egin den Konferentzia Sektorialeko buru izan da, eta zera aintzatetsi du: “erkidegoek, udalerriek eta elkarte-munduak erronka demografikoaren eremuan egin duten ahalegina. Honako hauek izan dira Erronka Demografikoaren lehen Konferentzia Sektorialaren gai nagusiak: digitalizazioa, enpleguaren sustapena -batik bat gazteen eta emakumeen artean-, udalerri txikien estatutua sortzea eta erronka demografikoaren aurrean estatuko estrategiaren hurrengo onespena. Konferentzia sektoriala autonomia-erkidegoen eta Gobernuaren arteko lankidetza-organoa da, erronka demografikoaren arloan.

Erronka demografikoaren ikuspegitik funtsezko beste dokumentu bat Europako agendako «Next Generation» Berreraikuntza Plana da, EBk duen esparrua, herrialde kideek beren erreforma- eta inbertsio-planetan irispide luzeko begirada dutela ziurtatzeko, eta zehazki digitalizazioan, tokiko ekonomien berraktibazioan, etxebizitzan eta landa-inguruneko hiri-agendan eragiten duena.