8,47 milioi bideratuko dira eskola-garraioko ibilbideen kontrataziorako

0

8.471.325 euroko kopurua bideratzea baimendu du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako eskola-garraio zerbitzua kontratatzeko, datozen bi ikasturteetan.

Zehazki, Hezkuntza Sailak egun Euskadin dauden eskola-garraiko 573 ibilbideetatik 108 aterako ditu lehiaketara. 108 ibilbide horietatik 56 Bizkaian daude, 31 Araban eta 21 Gipuzkoan.

Ibilbide hauen esleipenerako lehiaketan parte hartu nahi duten garraio enpresek, zerbitzua garatzeko beharrezko den administrazio-baimena izan beharko dute –Bidaiarien Errepideko Garraioari buruzko 4/2004 Legean aurreikusia-, 443/2001 Errege Dekretuak eta 894/2002 Errege Dekretuak (aurrekoa modifikatzen dena), Eskola-garraioko eta adin txikikoen garraiorako segurtasun baldintzei buruzkoak, ezartzen dituen gutxieneko baldintzak bete.