Latina-euskara hiztegia

0

‘Oinarrizko hiztegia. Latina-euskara’ argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak, Letren Fakultateko Filologiako eta Euskal Ikasketetako ikasleek hiztegi egoki bat izan dezaten «Latina» irakasgairako.

Proiektua 2014an sortu zen, UPV/EHUko Euskararen arloko Errektoreordetzak unibertsitateko testuliburuak euskaratzeko deialdia plazaratu zuenean.  Aurten hiru hiztegi argitaratu dira: Euskolatinus hiztegia: latina-euskara, irakasle nafarren talde batek egina; Dux eskola-hiztegia: latina-euskara-gaztelania, Julián Peñarena; eta Latina-euskara hiztegia, Junez Cazenave-Harigilek 2002an plazaratua eta 2014az geroztik Euskaltzaindiaren webgunean dagoena.  «Horrek zalantza sortu zigun, proiektuarekin jarraitu ala ez, baina ikusi genuen gureak nahiko berezitasunik bazuela eta ekarpen aberasgarria izan zitekeela beste hiru hiztegien ondoan», azaldu du Gidor Bilbaok, UPV/EHUko irakasle eta hiztegiaren zuzentzaile zientifikoak.