PRUEBA
Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere martxan ipini du ‘Euskara Eskura Txartela’ euskara ikasteko. Deskontua egiteko bonu bat da, eta eskuratzen dutenek 2020-2021 ikasturteko matrikula egitean erabil dezakete, programari atxiki zaizkion euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan.
Txartela Bizkaian erroldatutako pertsonentzat izango da, baldin eta egiaztatzen badute A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gainditu dituztela 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 30era bitartean.