Unai Rementeriak ardura eta Europako funtsak eskatu ditu krisiari aurre egiteko

0

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, San Inazio eguneko mezua helarazi die bizkaitarrei, eta koronabirusaren egoera honetan eredugarriak izateko eskatu die.

«Osasunarekin dena lor dezakegu. Osasunik gabe, ezin dugu ezer lortu», adierazi du pertsonen osasuna zaintzen ez badugu ekonomia suspertzeko ahalegin guztiak alferrikakoak direla nabarmentzeko.  Horri dagokionez, Rementeriak Foru Aldundiak Bizkaia Suspertzeko Lurralde Plana prestatzeko egindako lana nabarmendu nahi izan du. Plana amaitzear daude, eta askotariko proiektuak jaso dituzte bertan; haren ustez «krisi ekonomikorako txerto» aproposa izango da. Besteak beste, honako gai hauek zerrendatu ditu: banda zabala Bizkaia osora zabaltzea, tokiko merkataritza digitalizatzea, Bizkaia Dorrea, ekintzailetza babestea, hidrogenoaren hub-a, Nagusi Intelligence Center-a, azpiegituretako ekoizpen-inbertsioa edo Bermeoko portua berroneratzea. Europaren laguntza behar izango dugu

Rementariak nabarmendu du proiektu horietan guztietan Europako susperraldi-programaren jarraibideak betetzen direla: enplegua, jarduera ekonomikoa eta aukera-berdintasuna bultzatzea, bai eta bizi-kalitatea, jasangarritasuna eta osasuna hobetzea ere. Hori dela eta, Bizkaiak horiek betetzeko funtsak behar izango dituela kontuan hartuta, Europako laguntza eskatu du: «Europak abiadura hartzen lagun diezagun, lurraldea berraktibatzeko hasitako erreformekin lagun diezagun». Bestalde, bermatu du Aldundiak kontrol guztiak errespetatuko dituela eta euro bat xahutu barik. Horri dagokionez, adierazi du, Suspertzeko Euskal Planaren barruan egonda, Bizkaiko Lurralde Plana dagozkion bideetatik helaraziko zaiela Europako agintariei, proiektu horiek laguntza behar dutela frogatzeko, Europak berreraikitzeko ezarritako lehentasunak sustatzen baitituzte.

Era berean, gogoratu du Bizkaia Euskadiko, Estatuko eta Europako lurralde eragilea bat dela, eta, beraz, ekoizpen-kate global askotan dagoen eragile ekonomiko bat da. Horregatik, azpimarratu du, motor hori martxan mantentzeko laguntza horren truke, Europa hobeago bat eratzen laguntzen duela.