Zauritua Ametzondoko merkatugunean

0

Bart gaueko 4:30 inguruan, 17 urteko gizon gazte bat larri zauritua aurkitu zuten Hiriburuko (Lapurdi) Ametzondo merkataritza gunean dagoen IKEA dendan, Sud Ouest egunkariaren arabera. Bertako zaindariak aurkitu zuen, eta sokorri zerbitzuei abisua eman zien berehala.

Lehen elementuen arabera, uste dute gizon gazteak altzari dendako teilatutik salto egin zuela, edo erori egin zela. Hiru metroko altuera dago, gutxi gorabehera. Larrialdi zerbitzuek bere gain hartu zuten, eta Baionako ospitalera eraman zuten, larri.