Kutxazain batean lo egiten zuen pertsona bat hilda bilatu dute

0

Etxegabe bat hilik topatu dute gaur goizean Gipuzkoako hiriburuan. Gizonezko bat da hildakoa, eta Gros auzoko Sekundino Esnaola eta Aita Larroka kaleen artean dagoen kutxa automatiko batean aurkitu dute haren gorpua. Goizeko zortzietan aurkitu dute banketxeko langileek hilotza, lanera joan direnean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonak kutxa automatikoan egiten zuen lo, kartoiekin estalita. Autopsiaren emaitzen zain dago Ertzaintza gertatutakoa argitzeko.