“Taldeaz oso harro nago”

0
PRUEBA

Athletic Clubek Sevilla FCren aurka lortutako gol bateko berdinketaren ostean (Santander Ligako 19. jardunaldia, lehen itzuliko azkena eta urteko lehena), entrenatzaile zuri-gorriak agerraldia egin du Ramon Sanchez-Pizjuaneko prentsa aretoan. “Oso goian estutu dugu lehen zatian, eta bigarrenean ezin izan diogu erritmo horri eutsi, pilotak gutxiago irauten zigun; hala ere, lan ona egin dugu, gure atezainak oso gutxi parte hartu du partidan zehar”, adierazi du Garitanok.

“Taldea lehiakorra gara, eta joan garen zelai guztietan goi maila erakutsi dugu. Oso harro nago egin dugun lanarekin, merezitako puntua”. Santiago Bernabeun jokatutako azken jardunaldian bezala, hiru zentralekin jokatu du gaur ere Athleticek: “San Mameserako ere balio dezake sistema horrek, baina lau atzelarirekin jokatu dugunean ere ondo ibili hara; Sevilla eta Real Madrilen aurkako partida hauetarako ondo funtzionatu digu sistemak”.

Lehen itzuliko balantzeaz galdetuta, hauxe erantzun du entrenatzaileak: “29 puntu ditugu, asko dira, fitxaketarik gabe eta talde zintzo batekin. Dena ematen dugu, asko estutzen dugu eta goazen lekura goazela lehiakor aritzen gara“.