Puntu baliotsua Sanchez-Pizjuanen

0

Athleticek etekina atera du Sevillan ere, goi mailako partida jokatu eta gero.

Real Madril eta Sevillara egindako bisitetan bi puntu lortu ditu Athleticek, ligan erakusten ari den lehiakortasun handiaren seinale. Europako postuengatik borrokan jarraitzen dute lehoiek.

Izerdia bota du Athleticek berdinketari eusteko, Caparen golarekin markagailuan aurretik jarri ondoren. Zurigorriek altxorra balitz bezala bezala eutsi diote berdinketari, Nuñezek bere atean baloia sartu ondoren, muturreko jokaldi batean. San Mamesen indartsu egin behar da Athletic, Las Llanasen Kopari aurre egin ondoren.

Lehen zatian, hiru zentraleko sistemarekin eta presio aurreratu batekin, oso ausart ibili dira lehoiak, Lopetegiren taldeari aukera gutxi eskainiz. Ocampok egindako igoeretan soilik lortu dute andaluziarren arriskua sortzea. Olympique Marsellako jokalari ohi ezaguna da Ocampos. Lehen ordu laurdena bete denena, Ander Capak denboraldiko bere bigarren gola sartu du, Athletic 0-1 aurretik jartzeko. Iñigo Martinezek jarritako falta batean errematatzen saiatu da Raul Garcia, ukondokada bat jaso eta aldaratzea portugaletetarrak jaso du baloia sarera bidaltzeko.

Langara joan den Banegaren korner itxi bat eta Simonek Ocamposi ondo gelditu dion erdiraketa bat kenduta, Athleticek ez du arrisku egoerarik bizi izan. Lopetegik aldaketak egin ditu atsedenaldiaren ostean eta orduan bai, Athleticek dena eman behar izan du defentsan. Yerayk goleko marratik atera du Munirrek bigarren zatiaren hasieran izan duen aukera goiztiarra, eta jokoaren lehen ordua bete denean, Bernabeun bezala, Kodrori jokoz kanpo egindako gol bat baliogabetu ondoren, hispaletarrek berdinketaren gola egin dute. De Jongek baloia zutoinera bidali eta minutu batera, Ocamposek jarritako erdiraketa berri batean bere ate barrura desbideratu du baloia Nuñezek.

Lehoiek 1-2koa egiteko aukera izan dute area ertzetik, baina Dani Garciak langa gainetik bidali du baloia. Sanchez Pizjuanen jazarpenaren aurrean erresistentzia ezarri du Athleticek, aukera handirik gabe eta Villalibrekin goian dena goian borrokatuz. Gonzalez Gonzalezen azken hiru txistuek bidezko emaitzarekin bukarazi dute partida. Sevilla oso aurkari fisikoa da eta Athleticek dena eman du emaitza positiboa lortzeko.