ERABAKITA! proiektua aurkeztu du Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ERABAKITA! proiektua aurkeztu du bere orientazio programaren barruan. Ekimen hau euskaraz grabatutako bideoetan datza, Eskolak eskaintzen dituen 31 espezialitate bakoitzaren ezaugarri nagusiak aurkezten, irakasleen laguntzaz eta haurrentzat egokia den erritmo eta hizkuntzan, baina edozein adineko pertsonentzat interesgarria den informazioa aurkeztuz.

2018-19 eta 2019-20 ikasturtean zehar euskaraz grabatutako bideo hauek, 5-8 minututako iraupena dute eta gaztelaniazko azpitituluak dituzte, irisgarritasuna bermatzeko. Material hau ikasgelan erabiltzeko modukoa da, edo etxean gozatzekoa Youtuberen bidez (egunean bideo bat estreinatuko da, urtarrilaren 8tik otsailaren 7ra).

Olatz Beobidek zuzendu eta Ignacio Arruek grabatu eta editatu dituen bideo hauetan aurkezle eta aktore lanak egin dituzte Oihana Maritorena eta Joxean Malvidok. Oihanak zein instrumentu edo dantza motarekin hasiko den erabaki nahian dabil, eta Joxeanek, Eskolan lan egiten duen “garbitzaileak”, aukera guztiak probestuko ditu gauzak “bere erara” egiteko.

Gaurtik aurrera ikusgai Musika eta Dantza Eskolako Youtube Kanalean