Petrikafea berriz martxan. Oraingoan, Xabi Solano izando da protagonista

0

Petrikafen izango da eta berarekin batera Ainoa Buitrago eta Iker Lauroba ariko dira 20:30etan.

Xabi Solano izango da  gaur Errege gauean, sagardoa eta musika uztartuko dituen   Petri Musik Fest jaialdi berriaren protagonista. Zazpi edizio arrakastatsuren ondoren Petritegik,  Musik&Txotx eraberritu du. Ekitaldi berria Petrikafera lekualdatuko da,  sagardotegitik metro gutxitara.
Aldatuko ez dena   Errege gau majikorako formula izango da: bertako  Eusko Label produktuez osatutako afaria eta Petritegiko sagardoa  eta  egungo musika eszenan ematen ari diren taldeen emanaldiak. Kasu honetan, Xabier Solano, Ainoa Buitrago eta Iker Lauroba artistak. Aurretik afaria egongo da eta 20:30etan hasiko dira afaltzen.

Bere azken lana aurkeztuko du
Solanok bere bigarren bakarkako lana aurkeztuko du BI deiturikoa.  Diskak bi album ditu, lehenengoa 13 kantu berriz osatua eta bigarrena 10 bertsiorekin.   Iker Lauroba donostiarrak Negua aurkeztuko du, bakarkako bere laugarren lana. Ainoa Buitrago  bakarlariak bere artea ekarriko du Astigarragara. Madrildarra  estilo ezberdinetako musika bilduko duen bere lehenengo lana  prestatzen ari da.