Ipuin kontaketa saioak egingo dira gaur Hernani eta Astigarragako liburutegietan, umeei zuzenduta. Hernanin, 17:30etan egingo da Irakurketa Klubeko aurreneko saioa, 3 eta 5 urte arteko umeei eta gurasoei zuzenduta. Mari izango da begiralea. Astigarragan, berriz, Aizkorri argitaletxearen Betiko Ipuinak kontatuko ditu Lur Kortak, 18:00etatik 18:45etara, 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioan. Bi kasuetan aretoetako edukiera mugatua izaten da, eta gonbidapenak eskatu behar dira.