Hernanin saldu da ‘El Niño’ loteriaren bigarren sariaren dezimo bat

0

Erregetako El Niño Loteriak zortea eraman du Hernanira bigarren sariaren dezimo bat bertan saldu baita. Bigarren saria, 21.816a, oso banatuta dago, eta besteak beste, Iruñean, Tuteran, Andoainen, Pasaian, Hernanin, Donostian eta Abadiñon egokitu da. Serieko 750.000 eurokoa da.

Lehen saria, 57.342a Donostian saldu dute. Serieko 2.000.000 eurokoa izan da. Guztira, 50 serie eman dituzte, eta serie bakoitzak 100.000 txartel ditu; txartelek 200na euro balio dute, hau da, 20na euro dezimo bakoitzak. Emisioaren guztizkoa 1.000.000.000 eurokoa da.