Hiru ibilgailu berri erosi ditu Hernaniko Udalak

0
PRUEBA

Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu hibrido, eta erabilera anitzeko ibilgailu elektriko bat erosi berri ditu Hernaniko Udalak. Honekin, «mugikortasun jasangarriaren alde beste keinu bat» egin duela adierazi du, eta herritarrak ere animatu nahi ditu gauza bera egitera.

«Trafikoak sortutako kutsadurak kalte haundia eragiten du aire kalitatean. Kutsadura hori ahalik eta txikiena izateko motordun ibilgailuak ez erabiltzea da irtenbiderik onena», onartu du. «Dena den, horiek erabiltzen direnean, ibilgailu elektrikoen eta hibridoen erabilera sustatzea lagungarria da». Horrexegatik, «herritarrek ere mota horretako ibilgailuak erostea bultzatu nahi» du Udalak, eta gogorarazi du, horretarako, joan zen irailean onartutako tasen eta zergen ordenantzan jaso zirela ibilgailu horietarako hobariak: «indarrean dagoen ordenantzan %95eko hobaria dute, bost urtez. Ibilgailu hibdridoen kasuan, %75eko hobaria dute, hiru urtez».