Beste hainbat elkartek bezala, Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak ere mus txapelketarekin ematen dio bukaera urteari. Aurten ere giro ederrean pasa zuten arratsaldea dozenaka lagunek.
Txapeldunak, hala ere, bakarrak. Ivan Zapiain eta Aritz Lujanbiok irabazi zuten saskia. Bigarren berriz, Mikel Olasagasti eta Ander Beldarrain izan ziren, eta hirugarren, Ivan Diaz eta Jon Ander Vazquez.