‘Parte de mi’ liburua, Ainhoa Jauregik Hodgkin linfomari aurre nola egin dion kontatuz

0

Bigarrenez ama izan eta hilabete gutxira sumatu zituen Ainhoa Jauregi hernaniarrak halako kos­kor batzuk besazpian. Le­poan atera zitzaizkion gero. 2017ko udaberrirako Hodgkin lin­foma izeneko minbizia diag­nostikatu zioten.

Gaixotasuna  gaindituta, bi­zi­tako esperientzia biltzen duen liburua argitaratu du orain: ‘Par­te de mi. Vivencias personales en mi lucha contra el linfoma de Hodgkin’.

Emakume eta ama pa­pe­re­tik idatzi duela azaldu du. «Ni­re kontakizunarekin ez dut tris­turarik eragin nahi, ezta ino­rentzako eredu izan ere. Hodgkin linfomaren aurkako ni­re borrokan bizitakoa erakutsi bes­terik ez dut egin nahi, beste ikus­puntu batetik: emakume eta amarenetik».

Hasierako urduritasuna eta sentitutako noraeza aipatzen di­tu liburuan, eta, era berean, in­guruan izandako hainbat per­tso­naren laguntza eta babesa. Baina baita erruduntasun sen­timendua ere, «minbizia edu­ki­tzeagatik, seme-alabekin ez ego­teagatik, ingurukoei lan kar­ga eragiteagatik…».

Oraingoz liburua formato elektronikoan eskuratu daiteke, Amazon atarian.