‘Benditas’ antzezlana, Astigarragako kultur etxean

0

‘Benditas’ antzezlana eskainiko du ‘El mono habitado’ konpainiak, datorren larunbatean, Astigarragako kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan izango da, eta sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, interneten eta kultur etxean.

Antzerki saio umoretsua izango da gaur zortzi, datorren larun­batean, kultur etxe­an. Benditas antzezlana eskainiko du El mo­no habitado konpainiak, ilun­tze­ko 20:00etan, gaztelaniaz.
Bi artzain dira protagonista, eta beraien artaldeekin mendi­an dabiltza­la, Ama Birjina ager­tuko zaie. Edo hori irudituko zaie be­raiei, behintzat… Distira horren aurrean, elkarrizketa bat izango dute bi emakumeek, munduko eta zeruko kontuei buruz. Solasaldi horretan, zen­bait kontu aurpegiratuko dizki­ote elkarri, baina elkar ulertzea eta adiskidetasuna ere azalera­tuko dira. Bi artzainen delirioak emango ditu aditzera Benditas antzezla­nak, arkakuso eta mi­rari artean.
Begoña Martin eta Carmen San Esteban aktoreak igoko dira taula gainera, eta haiek ariko dira bi artzainen paperean, Raul Caminok idatzi eta zuzendutako    antzezlanean. 20 bat minutuko iraupena izango du saioak.