Arantxa Tapia: «Udazken beroa baino, eskutik lan egiteko udazkena dator»

0

Arantxa Tapia ministroa elkarrizketatu da gaur goizean Euskadi Irratian, eta han berri eman du:

«Prest baldin bagadude (enpresariak, langileak eta administrazioa) akordioetara iristeko, aurrera pausoa ona izango da guztiontzat. Malgutasuna ikuspegi orokorrean ulertu behar dugu, egungo egoera txarrean eta etorkizuneko egoera onean.

Soldaten malgutasuna enpresa jakinetan adostu behar da, ez du zergatik irizpide orokor eta bakarra izan behar.

  • Laguntza tresnak sendotu behar ditugu, bereziki enpresa txikiak babesteko

Enpresa txiki eta ertain asko dago sufritzen ari dena, enpresa industrial haundiekin batera.

Aukera berriak ere agertzen ari dira eta aprobetxatu behar ditugu. Proiektu berriak lantzen ari gara, inbertsio berriak,  bertako eta Europako diruak kontutan hartuta.

  • Renove planak tresna laguntza eraginkorrak izaten ari dira

Kontsumoa sustatzeko eta lanpostuak mantentzeko, bai, eta bereziki eraginkortasun energetikoari eta garapen jasangarria laguntzeko.