Bilboko Udalak datorren astelehenean (abuztuak 10) jarriko du abian Haurgune eta Kidegune umeentzako aisialdik programetan izena emateko epea, 2020/2021 ikasturterako. Eskabidea abuztuaren 17tik aurrera egin ahal izango da, www.bilbao.eus web orriaren bidez, Udalaren informazio telefonoaren bidez (010/944 010 010) eta “Bilbao Click” bulego elektronikoen bidez.
Udalak, guztira, 651 plaza eskainiko ditu; 396 Haurgunean, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat, eta 255 Kidegunean, 9 eta 11 urte bitarteko adingabeentzat.
Plazak zozketa bidez emango dira; abuztuaren 19an egingo da zozketa. Emaitza hurrengo egunean emango da argitara Udalaren web-gunean eta, halaber, telefono bidez galdetzeko modua izango da, Udalaren informazio telefonoan (010 / 944 010 010), astelehenetik domekara bitartean, 8:00etatik 20:00etara, hobeto arratsaldez edota asteburuetan deitzen bada). Izen ematea abuztuaren 20a eta 25a bitartean egin beharko da.
Gutxienez 6 umek izena eman behar dute taldea sortzeko. Hortaz, parte-hartzaileen gutxieneko kopurua bete ezean, eskariak erreserban geratuko dira, pertsona gehiagok izena ematearen zain.
Lekuak bete gabe geratzen badira, ikastaroan zehar ere eman ahalko da izena: Gazteria eta Kirol Sailera deitu beharko da (94 420 43 94).