Damaris eta Maite Oroz, bikote banaezina

0

Zelai barruan eta kanpoan, Damarisek eta Maite Orozek bikote bikaina osatzen dute. Erdilariak dira biak, baina profil ezberdinekoak. Duela bost urte iritsi ziren Lezamara. Espainiako selekzioko beheko kategorietan jokatu dute, eta Promesas kategoria berrian aurrera egiten jarraitzen dute. Athleticek denboraldi honetan jokatu dituen 12 partidetako hamaikakoan izan dira biak, eta 1000 minutuko muga gainditu dute asteburu honetan (1039, Damaris eta 1021, Maite). Gelakideak dira biak, taldeak kanpora bidaiatzen duenean. Eta guztiaren gainetik, lagun handiak dira.

“Zelai erdian arazo bat dudanean, Maiteri ematen diot baloia, eta kito! Zelaitik kanpo arazo bat dudanean ere, badakit bera beti egongo dela hor”. Horrela azaltzen du Damaris Egurrolak (20 urte) Maite Orozekin (21 urte) lotzen duen konplizitate handia. Villacampak zelai erdiko agintea eman die ikasturte osoan zehar eta Arteagakoak golaren topo egin du dagoeneko; Vallecasen lortutako 1-4ko garaipenean sartu zuen gola. Oroz, berriz, berdegunean gozatzen ari da, iaz belauneko lesio larria izan eta gero.

Athleticeko bi futbolariak gazteak dira, eta adibidea dira lehen taldera iristea amets duten harrobiko jokalarientzat. Damarisek eta Maitek liga titulua lortu zuten 2015/2016 denboraldian; orain liga lehiakorrago batean ari dira borrokan, jokoa sortu eta zelai erdian taldeari eusteko. Primeran moldatzen dira, eta hala erakusten dute ondorengo bideoan.