Azkonak eta Oihanek lehen taldeko fitxa izango dute

0

Ane Azkonak eta Oihane Hernandezek lehen taldeko fitxa izatea lortu dute. Nafarrak eta Sopelakoak federazio-lizentzia izango dute Angel Villacamparen taldearekin eta hamazazpigarren jardunaldi honetatik aurrera (Madrid CFF, 12.00etan) dortsal berriak izango dituzte kamisetetan. Aurrelariak 23koa utziko du 16koa eramateko, eta defentsak 24a 12agatik aldatuko du.

Azkona (1998-07-15) Villacampak zuzentzen duen taldearen errebelazio handienetako bat da. Iruñekoak ligako partida guztietan jokatu du, eta hamar aldiz titular izan daHiru gol sartu ditu eta 896 minutu jokatu ditu. Anek partida bakarra jokatu du Iraia Iturregiren taldean, Reto Iberdrolaren bederatzigarren jardunaldian, eta bi gol eta asistentzia bat lortu zituen FC Bartzelona Bren aurkako garaipenean (3-1).

Oihanek (2000-05-04), berriz, bi partidetan jokatu du filialarekin; seigarren eta zazpigarren jardunaldietan. Sopelakoak hamaika partida jokatu ditu lehen taldearekin eta bederatzi aldiz titularra izan da, 764 minutu jokatuz.

Biak Lezamako orainaldiko eta etorkizuneko jokalariak dira. Nafarroako aurrelariak 2016an egin zuen debuta lehen taldearekin, Joseba Aguirreren aginduetara; Oihanek 2019ko urtarrilean egin zuen debuta.