Baja ugari Madrilerako deialdian

0

Gripearen birusa bere gailurrik gorenean dago, eta Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldearen aldagela bisitatu du aste honetan. Moraza eta Erika Vazquez  jokalariak ezin izan dira normaltasunez entrenatu, eta gaur, larunbata, Madrilera abiatu aurreko azken saioan, ez dira Andrea de la Nava atezaina, Leia Zarate eta Ainhoa Alvarez aritu. Vanesa Gimbertek ere baja hartuko du gripegatik eta ez da Villacampak estutasunez osatu duen zerrendan ez sartuko. Athleticek Madrid CFF taldearen aurka jokattuko du bihar (12:00etan)  San Sebastian de los Reyesen, Lehen Iberdrolako hamazazpigarren jardunaldian.

Gripeak eragindako lau hutsegitei Yulema Corresena gehitu behar zaie, lesioagatik. Aurrelari gasteiztarra ostegunean erretiratu zen entrenamendutik, eta haustura txiki bat du eskuin hankako soleoan. Bere egoera eboluzioaren zain dago. Yulema Marta Unzuerekin (belauneko bihurritua) eta Jone Ibañezekin (osatze prozesuarekin jarraitzen du, azaroan egin zioten ebakuntzaren ostean) batu da erizaindegian.

Gainera, Damaris Egurrolak ere ezin izango du Matapiñoneran jokatu, iragan jardunaldian bosgarren txartel horia ikusi baitzuen Levanteren aurka, eta partida bateko zigorra du. Hori guztia dela eta, Angel Villacampak filialeko bi jokalari deitu behar izan ditu Madrilerako: Amaiur Sarriegi eta Irene Oguiza. Lehenengoak Betisen aurka egin zuen debuta lehen taldearekin Lezaman, eta Durangoko erdilariak, lehen aldiz deialdian, bere lehen minutuak izan ditzake elitean asteburu honetan.Baja ugari Madrilerako deialdian